XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gutiziatsua, probokatzailea, benetan gaizto eta maitagarria zuen.

Geroago Lolita filmako protagonistari antzeman uste izan diodanaren antzekoa, baina gaiztoagoa oraindik.

Bere izena, Irene.

Horixe zen neure buruari aitortu nahi ez nion bide luzeagoaren arrazoi ezkutua.

Baina aitortzeko garaia zen: neskatila hura maite bide nuen.

Horregatik, egun bat gehiagoz, inguruan nenbilen leihora aterako ote zen ikusteko, kaixo esateko edo, beharrezko kemena bilduz gero, buelta bat ematera ateratzeko esateko.

Txarrena zen beti ibiltzen zela bere lagun txotxolo haiekin.

Inguru hartan nenbilela Mikelekin egin nuen topo, eta berriketan hasi ginen:

- Ez haugu aspaldi honetan ikusi, non sartzen haiz? - galdetu zidan Mikelek.

- Lanpetuta, badakik, ikasketa madarikatuak.

Eta hi ere, ez diakiat non sartzen haizen...

- Betiko tokietan, aizak - erantzun zidan - .

Aurreko egunean aretoan galdu huena! - esan zidan begiak asko zabalduz - .

Mutil sendo batzu etorri zituan borroka bila; ez nizkian ezagutzen, kanpotarrak izango zituan...

Bada, hara sartu zituan, harro-harro, eta guk berehala aurre egin geniean.

Jende aldetik parekatuta geundean, baina guk bilarreko makilak geneuzkean.